
Ordutegia:Astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 21:00era
Ostirala, 9:00etatik 20:30era
Oporretan ordutegia alda liteke.
Direktorioa:
INGENIARITZA GOI ESKOLA TEKNIKOA BIBLIOTEKA
Urkixo zumarkalea, z/g
D/E Eraikina, 2gn solairua
48013 BILBAO

Zerbitzu Arduraduna
Amaia Rola Isasi
amaia.rola@ehu.es
Tfno. 946014104
Prozesu Teknikoak
Marife Rivas Mendoza
marife.rivas@ehu.es
Tfno. 946014106
Bibliotekarteko Mailegua
Rosa Arribas Simón
bitipres@ehu.es
Tfno. 946014106
Erosketak
Andrea Escudero Marcos
biticomp@ehu.es
Tfno. 946014105
Mailegua
Iratze Bustinza Vivanco
Iratze.bustinza@ehu.es
Tfno. 946017224

Zer aurki daiteke
Funts bibliografikoa ingeniaritza gaietan espezializatuta dago. Eskolako ikaskuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza lanak gauzatzeko beharrezko materiala eta baliabideak eskaintzen ditu. 2011/2012 ikasturtearen hasieran 43.000 liburuki ditu. Oinarrian ondorengoek osatzen dute:
Liburutegiak funts historikoa ere badu, liburu eta aldizkari ugariz osatutakoa. Funts horretarako sarbidea mugatuta dago eta bertako materiala ezin da maileguz hartu.
ZERBITZUAK
Aretoko kontsulta
Liburutegiko funtsa sarbide librekoa da, lan akademikoak, mapa nautikoak, ikus-entzunezko materiala eta antzinako funtseko dokumentuak izan ezik; hauek kontsultatzeko, Liburutegiko langileei eskatu behar zaie. 86 irakurketa postu ditu.
Taldean lan egiteko aretoa
Liburutegiak taldeko jarduera eta lan akademikoak egiteko bakarrik den areto bi ditu. Areto bakoitzak 8 pertsonarentzako lekua dauka.
Mailegu zerbitzua
UPV/EHUko Liburutegietako edozeinetan erabilgarri dauden dokumentuak ateratzeko aukera ematen du. Zerbitzu hau erabiltzeko unibertsitate txartela aurkeztu behar da. Zenbait dokumentu ezin dira maileguz hartu, esaterako, kontsulta lanak, aldizkariak eta lan akademikoak.
Informazio bibliografikoko eta dokumentuen lorpenerako zerbitzua
Liburutegiko langileek bertako zerbitzuen antolaketa eta funtzionamenduari, katalogoaren erabilerari eta informazio bibliografikoko iturriei buruzko informazioa ematen du. Gai zehatzei buruzko informazioa bilatzeko, baliabideen kontsulta egiteko edo edozein zalantza orokor argitzeko laguntza eta aholkua ematen ditu. Dokumentuak lortzeko zerbitzuaren bidez, beste liburutegi batzuetara -nola Estatukoetara hala nazioartekoetara- eska daiteke UPV/EHUn ez dagoen dokumentu oro.
Lan-estazioak eta Interneterako sarbidea
Unibertsitateko Bibliotekak ikasteko prozesuan laguntza emateko asmoz eta, horregatik, mahaiako ordenagainiuak eta eskanerrak jarri ditu biblioteketako gela guztietan, lan akademikoak egiteko erraztasun gehiago izan ditzazun. Eskolako Liburutegian eskaner 1 eta 4 ordenagailu daude, Internet bidez helburu akademikoko kontsultak egiteko eta lanak egiteko. Hala ere documentuak fotokopiatzeko eta imprimatzeko zerbitzua dago. Wi-Fi konexioa ere badu UPV/EHUko haririk gabeko sarean sartzeko.
Ordenagailu eramangarriak
Maileguan eska daitezkeen ordenagailu eramangarriak Unibertsitateko Bibliotekan jarduera eta lan akademikoak egiteko bakarrik erabili daitezke.
Bibliotekako katalogorako eta datu baseetarako sarbidea
http://www.biblioteka.ehu.es web orriaren bidez katalogora sar daiteke, UPV/EHUko Liburutegietan erabilgarri dauden dokumentuak kontsultatu eta aurkitzeko. Xede horretarako Liburutegiak 3 ordenagailu ditu katalogoa kontsultatzeko. Gainera, 3 ordenagailuren bidez, UPV/EHUn lantzen diren gaiei buruzko dokumentazio elektronikoko datu base eta datu base bibliografiko nagusietara ere sar daiteke.
Erabiltzaileentzako ikastaroak eta prestakuntza
Liburutegiak baliabideak eta zerbitzuak ezagutarazteko prestakuntza saioak antolatzen ditu, horretarako 12 ordenagailuz hornituta gela bat dauka. Gainera, eskatzailearen informazio beharren arabera ere egin daitezke saioak.
UPV/EHUra etortzen den edo, edozein arrazoi dela medio, Liburutegia hobeto ezagutu nahi duen ikasle, irakasle, etab. orok edozein unetan eska dezake halako saio bat: irakasle berriek edo bisitan datozenek, atzerriko ikasleek, doktoregoko ikasleek, ikerketako bekadunek, lehenengo zikloetako ikasleek, etab.
Hitzordua jarri edo kontsultaren bat egin nahi izanez gero, mezua elektronikoa bidaltzeaz gain, telefonoz deitu ere egin daiteke, 94-6014104 zenbakira.
Zalantzaren bat baduzu edo xehetasun gehiago nahi badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan.