UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa
KALKULU ZENTROA


Kalkulu Zentroa ikasleen, irakasleen eta unibertsitateko beste kide batzuen eskura dago, zubi eraikinaren laugarren solairuan. Zerbitzu hori Eskola honek eskaintzen du Bizkaiko campuseko Ikerkuntzarako eta Irakaskuntzarako Laguntza Zerbitzuarekin batera (IILZ). Kalkulu Zentroak, gaur egun, bi areto ditu ordenagailu pertsonalekin eta terminalekin; guztira, ehun pertsona inguruk egin dezake lan. Gainera, honako areto eta bulego hauek dauzka: Unitate Zentralen aretoa; lan estazioen (16) aretoa; eta bulegoak irakasle arduradunentzat, teknikarientzat eta bekadunentzat.

 

Eskaintzen dituen zerbitzuak irakaskuntzara eta ikerkuntzara bideratuta daude;  horiek baitira unibertsitatearen betebehar garrantzitsuenak.

 

Gauzak horrela, zerbitzuak hiru talde handitan sailka daitezke:

·          Ordenagailu pertsonalen aretoak.

 

·          Erabiltzaile anitzeko ekipoak.

 

·          Eskolako komunikazio sarearen kudeaketa.

 

·          Lan estazioen aretoa