
Ingeniaritza Goi Eskolan Wifi sarea instalatzeak ahalbidetzen du eskolan seinalea dagoen guneetan interneterako kablerik gabeko konexioa izatea. Seinalea proiektatu da joan-etorri handia izaten den eskolako gune guztietan (G eta A eraikinetako atarietan, zuzendaritza atarian, Idazkaritza dagoen korridorean Von Siemens plazan), bibliotekan, aurkezpen geletan (Gradu aretoa, bideokonferentzia gela, telebista gela, areto nagusia)eta biltzeko gune eta gela guztietan (D eraikineko Hall-eko geletan).
Konexioa gauzatu ahal izateko beharrezkoa da kablerik gabeko konexiorako egokitua dagoen ordenagailu bat izatea. Ordenagailu eramangarri askok dute aukera hori barruan. Hala ez denean, beharrezkoa izaten da kablerik gabe konektatzeko txartel berezi bat erabiltzea.
Wifi sarearen bidezko konexioa erabiltzailearen benetakotasuna frogatu ondoren egin ohi da, erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu ondoren, alegia.
Informazio gehiago. Esteka