
Azken eguneratzea: 2011/11/22
Bilbo, 2011ko azaroak 22.- Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak antolatuta, Eraikuntzako Unibertsitate Masterraren Lehen edizioak, zurezko eraikin onenaren egitasmoa saritu du. Golardoa, diploma bat eta mila euroz hornituta, kontsumitutako energiaren erabilgarritasun handiagoa egiten duen zurezko itxiera proposatzen duen eraikinaren egitasmoari eman zaio.
Eraikuntza Ingeniaritzako Unibertsitate Masterraren lehen promozioari dagokio saria eta arlo honetan, prestakuntza osagarria ematea du helburu bere baitan jasotzen diren hiru esparruetan: egituraren diseinuan eta kalkuluan; instalazioetan eta proiektuaren eta obraren kudeaketan. 60 kreditu ditu graduondoko ikasturte honek, ikasgaiak, masterraren amaierako lana eta enpresa praktikak barne. Eraikuntzarako teknika berrietan eta material berrien erabileran indar berezia egiten du, jasangarritasunaren eta kalitate jarraikorrean oinarrituz.
Inaugurazioko ikasturtean izandako arrakasta ikusi ondoren, 25 ikaslek parte hartu baitzuten, Masterrak orain bere bigarren edizioa eskaintzen du Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, Eduardo Rojí, Ingeniaritza Mekaniko Saileko irakaslearen zuzendaritzapean. Lehenengo zein bigarrengo edizio hauek, MIME Euskadiko Zur Mahaiak babestu ditu, euskal basozainen sektorea osatzen duten ordezkariz eta industriaz eratua dagoena. MIMEren helburua, Euskadiko basoetako zura eraikuntzan eta errehabilitazio lanetan erabilia izatea da.
Golardoa bere lehen edizioan, Eduardo De Pedro Master ikasleari egokitu zaio, Arkitekturan lizentziatua eta masterraren amaierako bere lana "Energiaren aprobetxamendurako zurezko itxidura sistema aireztatua" proposatu baitu. Termikoki landuak dauden egurrezko panel geruza bi ditu sistema honek eta iraunkortasuna eta erresistentzia hobetzen dute ondorioz.
Zur Mahaiak era honetara, lehengaitzat egurra duten lanak saritu nahi ditu eta era berean, lehengai honen ezagutza zabaltzea bere erabilera bultzatuz. Lan sarituaz gain, beste lan bi ere saritu dira: "Muntaia eta mihiztaduren egituraketa tipologien karakterizazioa zurezko egitura sistemetan" eta "Egitura tipologiak eta zurezko egituren konparaketa estrukturala zein ekonomikoa, industriguneetako metalezko egituren aurrean" .
Gaur egun, egurrez fabrikatutako produktuak eraikuntzan agertzen diren hainbat erronkei aurre egiteko lagungarri izateaz gain, arazo asko konpondu ere egin dezakete: jasangarritasun arazoak, aurrezkiarenak, energia eraginkortasunarenak, erosotasunarenak, etab. Euskadin pisu handia duen sektorea da eta Master honek, ingeniaritza eta arkitekturako arlo ezberdinetako tituludunei, prestaketa osagarria egiteko aukera ematen die, zurak dituen aukerak ezagutu eta lehengai ekologiko eta jasangarri honek ematen dituen izugarrizko aukerak esploratzeko, bereziki, errehabilitazio esparruan, energia eraginkortasunean eta eraikin industrialetan.
Ziklo aldaketa ari da gertatzen eraikuntza sektorean eta etorkizuneko profesionalek bere erronkak eta aukerak ezagutu egin behar dituzte. Euskadiko %53 etxebizitzek, 50 urtetik gora dituzte, errehabilitazioa beraz, aukera paregabea da. Horrekin batera, instituzioetatik etxebizitzetan energia aurrezteko sustatzen ari diren ahaleginak ere kontutan hartu behar dira; baita prozesu industrialetako hobekuntza eraldaketak ere, obren epeak, diseinua,... Industria Ingeniaritzan egurra ahaztua gelditu den lehengaia dugu, baina orain, etorkizuneko lehengaigai garrantzitsu bezala datorkigu.
BILBOKO INGENIARITZA GOI ESKOLA TEKNIKOKO PRENTSA KABINETEA